Kaixo

Emma naiz, proiektu honen atzean dagoena diseinatzaile eta ilustratzailea. 

2015an bidai honeri hasiera eman nion, nire denboraren jabe izatearen apostua egiten eta maite dudana sortzen hasi nintzen.  

Torontile zoriontsu izateko sortu zen. Hartu eta emateko gai direnetzan eta momentua bizitzen dakiten pertsonetan eginda dagoen proiektua da. 

Merezi dugun denbora eman behar diogu gure buruari eta gure alde artistikoarekin konektatzea ezin bestekoa da gure osasunarentzat.  

 

Basoa

Torontile, Basoa proiektuaren barruan kokatuta dago.

Basoa defendatzaileen eta aktibisten arteko komunitate solidarioa da, konspiratzeko, gozatzeko eta amesten dugun bizitza bizitzen hasteko gune liberatua.

Basoak gizarte-mugimendutan, feminismotik ekologismora eta internazionalismotik igarota, konpromiso-ibilbide luzea duen giza taldea du.

Bizitza xume eta apala bilatuko du, balio materialei garrantzirik emango ez diena.

Proiektu honek mundua aldatzeko ilusioa eta gogoa uztartzen ditu.

Proiektu honetan ez nago bakarrik, bisitan etortzen direnek, tailerra erabiltzen dutenek, lagun-familia… osatzen dugu proirktua.